SUSTRAIAK
Sustraiak ekimenaren abiapuntua Kukutza III Gaztetxeko sukaldaritza herrikoia eta autogestionatua izan zen 2009an. Bi urtetan zehar, Kukutzak bere ateak ireki zizkigun ikasketarako, ezagutza partekatzeko eta sorkuntzarako espazioa eraiki genezan. Hori guztia gutxi ez bada ere, taldea baino asko gehiago sortzeko aukera eman zigun. Guk, gure aldetik, bazkari eta afari begetarianoak eskaini genituen auzoan sortzen ziren gaineratiko produktuak erabiliz.
2011ko irailaren 21ean Kukutza eraitsi zuten eta ilusioz, amorruz eta konpromisoz, sukaldatzen jarraitzea erabaki genuen, talde eta elkarte desberdinei elikadura alternatiboa hurbiltzen jarraitzeko.
Taldea xedatu egin zen, eta hasierako bi kidek proiektuarekin jarraitzea eta elikadura-subiranotasunera eta agroekologiara hurbiltzea erabaki genuen eta, pixkanaka, filosofia hori ezagutzen eta txertatzen joan ginen gure bizimoduan eta lanean.
Eraldaketa eta bilakaera horrek animatu eta elkartu egin gintuen proiektu sendoago bat sortzeko eta une hartan jaio zen 2015ean, hain zuzen ere, SUSTRAIAK: gertuko eta sasoiko produktu agroekologikoak eskaintzen dituen catering barazkijalea, elikadura artisaua eta errespetuzkoa gerturatzeko lan egiten eta ikertzen duenak. Kalitatezko produktu agroekologikoa eskaintzen diguten tokiko produktoreen eta hornitzaileen sare zabala dugu, besteak beste, Baratzenea, Kukutza IIIn sortu zen hastapeneko taldearen kide izan zena.
Horizontaltasunaren ideiarekin jarraituz, Sustraiak Kooperatiba Txiki gisa eratu zen 2018ko udaberrian eta proiektua aurrera egin ahala errotu egin zen. 2019ko ekainean, kooperatiban bazkide berri bat sartzea erabaki genuen, lantaldea handitzeko eta aniztasuna, freskotasuna eta ezagutza berriak emateko.
Gaur egun, talde berria sendotuta eta ilusioz beteta, etapa berri bat bizitzeko prest gaude, 2009an landatu genuen hazi hark eskaini nahi digun fruitua zaintzeko gogoz.