Search
 

Zerbitzuak

Santutxun aurki gaitzakezu, Masustegi kalean 2. zenbakian.

Denda irekita dago asteartetik ostiralera 11:00etatik 17:00etara eta larunbatetan 10:30etatik 14:30etara.

Zure etxean janaria prestatzen amaitzeko aurrez prestatutako platerak

  • Olozko hanburgesak (Begano)
  • Glutenik gabeko sasoiko hanburgesak (trazak izan ditzakete)
  • Etxeko seitanezko eskalopeak (Begano)
  • Pintxo morunoak egiteko etxeko seitana
  • Sasoiko kroketak (hainbat zapore) (Begano aukera)

Eta gure plater gozoak…

  • Olo-gailetak
  • Algarrobazko eta txokolatezko bizkotxoa

Ildo hau zure erosotasunerako eta lasaitasunerako pentsatuta dago, gertuko zerbitzu inklusiboa eskaintzeko asmoz.

Topaketa egiten den lekura joan eta janaria prestatzen dugu: erretiroetan, landetxeetan, partikularrentzako etab. Bereziki, asteburuetan edo egonaldi luzeetan. Menuak bezero bakoitzarekin zehaztuko dira taldearen eta topaketaren beharren arabera.

Metodología

Formatuak askotarikoak dira: monografikoak, intentsiboak, tematikoak, eta abar. Publiko guztientzat.

Esperimentazioaren bidez, gure elikaduraz jabetzeko, ahosabaiak hezitzeko eta sukaldaritza beganoaren eta begetarianoaren ezagutza praktikoak bereganatzeko une atseginak partekatu ahal izateko prestakuntza tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditugu.

Parte-hartze metodologia teoriko-praktikoa erabiltzen dugu eta normalean ikastaro guztiak hiru zatitan banatzen dira:

  • Lehengo atala: osagaien eta errezeten sarrera eta azalpen zehatza.
  • Bigarren atala: errezetak taldeka egin.
  • Hirugarren atala: platerak dastatu, prozesua bateratu eta zalantzak argitu.

Nori dago zuzenduta?

Gure tailerrak eta ikastaroak, oro har, helduentzat pentsatuta daude eta ez dute zertan aldez aurreko ezagutzarik izan. Oinarrizko prestakuntza eta hastapenekoa eskaintzen dugu baita espezializatua ere, bai interes pertsonalagatik prestakuntza jaso nahi duten pertsonentzat, bai profesionalentzat. 

Oro har, sukaldaritza barazkijalearekin eta feminismoarekin kontzientziatuta dauden pertsonekin konektatzen dugu bereziki.

TAILERREN ZERRENDA

URTAROKO SUKALDARITZA

UDAZKENEKO SUKALDARITZA

ZER EGIN DEZAKET BARAZKI-SASKIAREKIN UDAZKENEAN?

NEGUKO SUKALDARITZA

ZER EGIN DEZAKET BARAZKI-SASKIAREKIN NEGUAN?

UDABERRIKO SUKALDARITZA

ZER EGIN DEZAKET BARAZKI-SASKIAREKIN UDABERRIAN?

UDAKO SUKALDARITZA

ZER EGIN DEZAKET BARAZKI-SASKIAREKIN UDAN?

 

TAILER MONOGRAFIKOAK

  • LANDARE-PROTEINAK

  • HANBURGESA BEGETALAK SALTSAZ LAGUNDUTA

  • TXIKIENTZAKO GOSARIAK ETA ASKARIAK

  • PATE BEGETALAK ETXEKO CRACKERREKIN BATERA

  • GLUTENIK GABEKO POSTRE BEGANOAK

  • GLUTENIK GABEKO ZEREAL INTEGRALAK SUKALDATZEN IKASI

  • ETXEKO TOFUA EGITEN IKASI

  • FESTETAKO SUKALDARITZA

  • SUKALDARITZA ETA ELIKADURA KONTZIENTEA

  • GLUTENIK GABEKO SUKALDARITZA

 

 

TAILERRAK ETA LANKIDETZA BEREZIAK

  • BASOKO LANDAREAK SUKALDATU (ENCARNA DELGADOREKIN LANKIDETZAN, etnobotanikan espezializatutako biologa)
  • ALGEKIN SUKALDATU, ITSASOKO BARAZKIAK (ALGARTEAN-EKIN LANKIDETZAN)
  • ETXEKO PASTAREKIN SUKALDATU (TXARAMELAREKIN LANKIDETZAN).

 

 

Lo sentimos, los comentarios no están permitidos.