Search

Blog

Sustraiak Catering-ek CROWDFUNDING kanpaina jarri du martxan!

Heldu da eguna!
Aste hau amaitu nahi dugu berri sutsu batekin: iragarri nahi dugu GAUR abian jarri dugula Goteon COWDFUNDINGeko kanpaina.
Zer da hau? Eman nahi dugun jauzi honetan ekonomikoki laguntzeko modu bat da.
Joan den asteartean, Abenduaren 1ean, Santutxuko lokal berriko ateak ireki genituen (Masustegi kalea 2), sukaldeko suak piztu genituen eta askotariko errezetak egiten hasi ginen. Ilusio handiz hasi ginen lehenengo menuak banatzen, eta sentitzen Sustraiak Catering topagune berria zela Bilbon, ekoizleen, kontsumitzaileen, bizilagunen, familien eta abarren artean.

Denda martxan dagoela, kanpainaren helburua proiektua eta gure historia ezagutaraztea da. Baita zergatik aukeratu dugun bide hau azaltzea ere. Bestalde, laguntza eskatu nahi dizuegu etapa berri honetan aktibatzeak ekarri dizkigun gastuei aurre egiteko.
Dirulaguntza bakoitzeko sari sinboliko bat jasoko duzue. Originalak izaten saiatu gara, eta gure sarea osatzen duten produktoreetako batzuk tartean sartzen. Espero dugu guri bezainbeste gustatuko zaizkizuela!
Gure proiektua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, diruz lagundu nahi gaituzuen edo bisita bat egitera etorri nahi duzuen erabakitzeko.
Ateak zabalik daude!

Eskerrik asko guztioi, eta ONGI ETORRI sustraiak Catering-era:)

CROWDFUNDINGean parte hartzeko sartu hemen: Crowdfunding kanpaina Sustraiak Catering.

Contacta con nuestro Catering vegetariano | Sustraiak catering vegetariano y agroecológico de Bilbao

Deja un comentario