loading

GU

Sukalteko lantaldeak 2009ko irailean ekin zion bere bideari, toki-autoritateek 2011ko irailean eraitsi zuten Kukutza III Gaztetxeko Jantoki Herrikoiaren kudeaketa helburu. Ostiralero Errekalde auzoari eta hurbiltzen zen edonori  bazkari eta afari barazkijaleak prezio herrikoietan eskaintzen genizkion talde irekia izan ginen bi urtean zehar.

2011ko irailaren 21ean Kukutza eraitsi zutenean, gure sukaldea eta elkargunea ere bazena suntsituz, bertan burutzen genuen jarduerarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Hartara, hainbat kolektibo eta elkarteri bazkari nahiz catering-ak eskaini genizkien.

Taldeak aurrera egin zuen eta apurka-apurka elikadura ekologikoko hornitzaileekin eta tokiko nahiz sasoiko produktuen kontsumoaren filosofiarekin sartu ginen harremanetan. Helburua aipatutako filosofia gure lan egiteko moduan txertatzea zen. Azken prozesu honek animatu eta proiektu sendoago bat sortzeko lotu gintuen. Une hartan jaio zen SUSTRAIAK. Catering barazkijalea da, zeinak kasik bere osotasunean hurbileko eta sasoiko produktu agroekologikoak eskaintzen dituen mota guztietako topaketetarako.

Hala nahi duen edonori hurbileko eta eskuz egindako produktuekin landutako sukaldaritza barazkijalea helarazteko egiten dugu lan. Elikatzeko beste era bat erakutsi nahi diegu gure produktuak frogatzeko hautua egiten duten pertsonei. Bide batez, ohiko catering-aren kontzeptuari buelta eman nahi diogu.

Sustraiak autogestioaren ideiatik abiatzen den proiektu independentea da, norbere enplegua eta ikaskuntza bezalako elementuak barnebiltzen dituena: gure menuak prestatzeko unean nahiz gure amantalak hautatzerakoan.


Top