logo
Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium doloremque.
+387648592568
info@elatedthemes.com
Eighth Avenue 487, New York
Instagram Feed
Search
 

Proiektua

Gure ibilbidea

2009ko irailean Kukutza III Gaztetxeko Jantoki Herrikoian hasi ginen lanean. Ostiralero Errekalde auzoko bizilagunei eta hurbiltzen zen edonori bazkari eta afari bejetarianoak eskaintzen genizkien prezio herrikoietan.

2011ko irailaren 21ean Kukutza eraitsi zutenean, bertan burutzen genuen jarduerarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Hartara, hainbat kolektibo eta elkarteri bazkari nahiz catering-ak eskaintzen hasi ginen gure kabuz.

Apurka-apurka produktu ekologikoko hornitzaileekin eta bertoko nahiz sasoiko produktuekin hasi ginen lanean, elikadura subiranotasunaren alde lan egiten. Filosofia honek gastronomian buru-belarri jarraitzera eta proiektu sendoago bat sortzera animatu gintuen. Une hartan jaio zen SUSTRAIAK. Catering barazkijalea da, zeinak kasik bere osotasunean hurbileko eta sasoiko produktu agroekologikoak eskaintzen dituen mota guztietako topaketetarako.

Nahi duen orori, hurbileko eta etxean egindako sukaldaritza bejetarianoa helarazteko egiten dugu lan. Elikatzeko beste modu bat posiblea dela erakutsi nahi diegu gure platerak dastatzen dituzten pertsonei. Bide batez, ohiko catering-etik urrundu eta kontzeptu berritzaile bat sortu dugu.

Sustraiak autokudeaketaren ideiatik abiatzen den proiektu independentea da, norbere lana eta ikasketetatik abiatuta, menuaren diseinu edo amantalenera doana.

Gu

Arte Ederren ikasketak amaitu eta gero, 2009. urtetik aurrera, sukaldaritzaren artean nire lehen urratsak egiteko aukera izan nuen Kukutza Gaztetxean. Esperientzia horri esker eta urte batzuk beranduago, Sustraiak Catering-eko bazkide sortzaileetako bat naiz.

Beti gustatu izan zait errezeta berriak ikertzea eta probatzea. Edozeinentzat sukaldatzen gozatzen dut. Elikadurari duen garrantzia ematea gustatzen zait, eta zer eta nola kontsumitzen dugunaz kontziente izan.

Nire erroak mediterraniarrak diren arren, Bilboko jantoki herrikoi batean hasi nuen sukaldaritzako ibilbidea duela hamar urte baino gehiago. Nork berak bere osasunarekin dugun kudeaketaren ardura eta motibazioak Sukaldaritza Eskola makrobiotiko eta begano ezberdinetan ikastera eraman ninduen.

Ikastaroak ematen eta Gustu Jatetxe Eskolan jaso dudan esperientziak sukaldaritza osasuntsu, energetiko eta beganoan espezilizatzera eraman nau azken urteotan.

Animaliak errespetatuz, ingurugiroarekin, gure gorputzarekin kontziente izanik prozesuaren detaile guztiak zainduz sukaldatzea maite dut. Zaporeak, testurak, aromak… sukaldearen alkimia besteekin elkarbanatuz, eraldatzen! disfrutatzen dut.

2010ean iritsi nintzen Kataluniatik, ipar haize batek erakarrita. Kukutza IIIko Jantoki herrikoian ikasteko eta parte hartzeko zortea izan nuen eta han, jakin gabe, Sustraiak Catering izango zenaren lehen hazia landatu genuen. Garbirekin batera, kooperatibako bazkide sortzailea naiz. Autodidakta sukaldean; hedonista mahaian eta kalitatezko produktuen maitalea naiz. On egin.

Errotik Kooperatibako neskek ikuspegi feminista batetik barne-estrategia eta estrategia komunikatiboa lantzen dute Sustraiak Catering-entzat.