logo
Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium doloremque.
+387648592568
info@elatedthemes.com
Eighth Avenue 487, New York
Instagram Feed
Search

Blog

Catering Sustraiak Agroecológico para Greenpeace

SUSTRAIAK Greenpeace-eko Artic Sunrise ontzian

  • Ekainaren 6an Sustraiak Catering izan da Greenpeace-eko itsasontziko koktela eskaintzearen arduraduna.
  • ‘Artic Sunrise’ ontzi izotz-hauslea Bilbon egon da ekainaren 5etik 10era bitartean, Ozeanoen Munduko Eguna dela eta.

 

Greenpeace_Bilbao_sostenibilidad_Sustraiak_cateringBilbon, 2019ko ekainaren 6an. Sustraiak Catering-eko neskek Greenpeace-eko Artic Sunrise ontzira etorritako kideei koktel berezia eskaini diete pasa den ekainaren 6an, Macaco abeslariarekin kointzidituz.

‘Oso pozik gaude, elikadura modu ezberdin batengatik apustu egin dutelako’ dio Garbik bere catering-a abentura honen parte izango dela jakin duenean. Nahi duen orori sukaldaritza bejetarianoa helaraztea da gure helburua, zeinak kasik bere osotasunean hurbileko eta sasoiko produktu agroekologikoak eskainiz. Gure produktuak dastatzen dituztenei elikatzeko beste modu bat erakutsi nahi diegu, eta hala, catering konbentzinalaren kontzeptuari beste norabide bat eman. Gainera gure zerbitzuetan ahalik eta errefuxa gutxien sortzen saiatzen gara, %100ean konpostagarriak diren ontziak erabiliz, material birziklatuak eta birziklagarriak‘.

Sustraiak_Macaco_Greenpeace_catering

Gizakiok informazio, interes eta kontzientziazio faltagatik aspaldidanik gabiltza mundu hau suntsitzen, hori dela eta, Sustraiakeko neskek beren esku dagoena egingo dute hautsitakoa pixkanaka konpontzen joateko, edo gehiago ez izorratzeko behintzat. Aldaketa klimatikoa, kutsadura, kontsumo jasangaitza…

Taldeak aurrera egin nahi du, elikadura ekologikoko hornitzaileengana, produktu lokal eta sasoikoetara joz alegia.

 

 

 

 


Pintxo beganoak Greenpeace-entzat

catering_sustraiak_Menu_GreenpeaceOntzi izotz-hauslera igo zirenentzat, Dani Carbonell de las Heras eta bere musika taldekideentzat barne, aukeratutako menua honako hau izan zen:

Etxeko crackersak hummusarekin, erremolatxa-hummusa, tofu patea eta intxaurrak.

Tomate enpanada, barrengorriak, ziazerbak, olibak eta soja testurizatua.

Falafela tartariar saltsarekin.

Seitan broxetak, azenarioa, tipula eta alberjinia.

Txokolatea eta hurrekin egindako bonboiak.

 


 

Greenpeace ia urtebeteko espedizioan dago murgildua, munduko itsasoetan barrena Artikotik hasi eta Antartidaraino, punta-puntako zientzialari talde batekin batera ozeanoek pairatzen dituzten mehatxu anitzak dokumentatzeko: klima-aldaketa, gehiegizko arrantza, plastikoengatik ematen den kutsadura, meatzaritza eta petrolioaren eta baliabide genetikoen bila egiten diren prospekzioak. Gaur egun munduko ozeanoen % 3 baino gutxiago dago babestua; zientzia-komunitateak, ahatik, gutxienez % 30a eskatzen du 2030erako.

 

artic_sunrise_Greenpeace_catering_vegan_sustraiak

Deja un comentario