logo
Sed ut perspiciatis unde omnis iste natus error sit voluptatem accusantium doloremque.
+387648592568
info@elatedthemes.com
Eighth Avenue 487, New York
Instagram Feed
Search

Ekologiko eta konpostagarri Ecoologic ontziak

ERREFUXA GEHIAGORIK EZ

Buruan duzun ekitaldi horretan sasoiko eta bertoko produktu agroekologikoak eskaintzeko sortu genuen  SUSTRAIAK catering begetarianoa.

Oinarrian autogestioa duen proiektua da, dena dago autogestionatua, ekoiztearen lana bera eta ikasketa prozesua. Hori bai, ikuspegi feminista eta jasangarri batetik egiten dugu lan. Enpresa honen langileok mundu jasangarriago, osasuntsuago eta berdinago bat lortzeko egiten dugu lan gure egunerokotasunean. Hori dela eta, besteak beste ERRONKA GARBIA deritzon metodologiaren parte izatera pasa gara, beraren bidez, ekitaldiak gauzatzean ingurumenean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatu nahi dira.

 

ONTZI EKOLOGIKOAK

Sustraiak-en zuzeneko koktelak eskaintzeaz gain, janari paketeak ere eskaintzen ditugu (piknik modukoa) edozein tokitara eraman ahal izateko. Hondakin gehiago sortzen den kasu hauetarako, arto almidoiaren polimeroekin (PLA) egindako edalontzi gardenak erabiltzen ditugu. Edukiontzi organikoan bota daitezke, gainontzeko elikagai hondarrekin batera, izan ere %100ean konpostagarriak dira eta AIB-VINÇOTTE ziurtagiriaren estandarrekin konplitzen dute.  Ecoologic enpresan aurkitu dugu beharrezko material hori guztia. 

Zopa edo krema beroen kasuan, behin erabiltzeko diren edalontzi termikoak ditugu, zelulosa zuriarekin eta kraftarekin sortuak, barruko estaldura PLA-z eginikoa dutenak, hau da, %100ean material konpostagarriarekin eginikoak.

Eta ez hori bakarrik, mahai-tresnak ere ekologikoak dira, errekurtso berriztagarriekin eginak daude eta %100 biodegradagarriak dira, gainontzeko hondakin organikoekin batera bota daitezke.

 

 

 

Behin erabiltzeko ontzi eta tresnak alde batera utzita, aitortu behar dugu SUSTRAIAK-en birziklatuak diren eta birziklatu daitezkeen materailen aldeko apustu garbia egiten dugula, eta ahal dugun neurrian materialak berrerabili egiten ditugu.

Deja un comentario